Estudiantes

EUSKAL UNIBERTSITATE SISTEMAREN JARDUERAREN BEHATOKIA

2016. urteaz geroztik, Unibasq, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ikuspegiaren barnean Goi-Hezkuntzako erakundeen, unibertsitate komunitatearen eta gizartearen onarpena lortzea dago, euskal unibertsitate sistemaren kalitatea hobetzen laguntzen duen eragile gisa, baita bere nazioartekotzean eta gizarte proiekzioan ere.

Horretarako, Unibasq-en helburu estrategiko bat euskal unibertsitateen jarduera akademikoaren emaitzen zabalkuntza eta erabilera publikoa bultzatzea da.

Hedatze hau gauzatzeko tresna gisa, Euskal Unibertsitate Sistemaren (EUS) jardueraren Behatokia- Unibasq Behatokia, martxan jarri dugu, webgune berri honetan aurkezten duguna eta graduko, masterreko eta doktoregoko unibertsitate formakuntzaren jarduera biltzen duena.

Zein ekarpen egiten du Unibasq Behatokiak?

EUS. Unibasq Behatokian Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitate jardueraren ikuspegi orokor bat euskal gizartearen eskura jartzen da. Euskal Unibertsitate Sistemaren eta unibertsitate bakoitzari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Tituluak. Modu zehatzago batean, EUS-n ematen diren titulu bakoitzari buruzko dokumentazio garrantzitsua erraz aurkitzeko aukera izango duzu (memoriak, jarraipen eta berritze txostenak, etab.), baita plazen eskaera eta eskaintzari, giza baliabideei, ikaskuntza emaitzei eta lan-munduratzearen datuei buruzko adierazle kuantitatiboak ere.

Ranking-ak. Unibasq Behatokian erreferente diren nazioarteko rankingetarako estekak sartu ditugu. Ranking hauek irizpide ezberdinak kontuan hartuz unibertsitateak kokatzen dituzte. Unibertsitateek ranking-etan dituzten posizioen irispideak eskuragarri dauden datuak nazioarteko testuinguru batean kokatzera laguntzen gaitu. Bere heterogeneotasuna dela eta, hauen interpretazioa egitea garrantzitsua iruditu zaigu, zure eskura jarri duguna. Dokumentu hau Unibasq-eko Aholku Batzordearen kide den Endika Bengoetxearen zuzendaritzapean burutu da.

Eskuragarri dagoen dokumentazioa unibertsitate formakuntzaren kalitatea hobeto ezagutzeko baliagarria izatea espero dugu. Unibasq Behatokia hobetzen eta zuen iradokizunen bitartez heltzen zaigun eskaera sozialari egokituz joango da, gure ahalmenen neurrian.

Mila esker zure kolaborazioagatik.