LEGEZKO OHARRA
1.- Informazio orokorra.
Webgune honen jabea hau da:
Unibasq San Prudencio, 8 – 01005 Vitoria-Gasteiz (Araba).
CIF S100002E.
Webgune honetan sartzerakoan legezko ohar honetan argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe irakurri, ulertu eta onartu dituzula ulertzen da. Era berean pribatutasun politikan jasotakoa, webgunean dagoena eta espresuki irakurtzea gomendatzen duguna, berariaz eta zalantzarik gabe irakurri, ulertu eta onartu duzula ulertzen da. Izan ere, webgunean sartzeak une horretan argitaratuta dagoen legezko oharraren eta pribatutasun politikaren bertsioaren onarpena dakar. Horrez gain, webgunearen bidez erabiltzaileei eskaintzen zaizkien berariazko zerbitzuen erabilera eta/edo kontratazioa arautzeko beste baldintza berezi batzuk ere ezar daitezke. Berariazko zerbitzu horiek erabiltzeak eta/edo kontratatzeak berekin dakar Unibasqek argitaratutako bertsioan haiek arautzen dituzten baldintza bereziak onartzea, erabilera eta/edo kontratazio hori egin baino lehen.
Legezko ohar honetan jasotakoarekin ados egon ezean, webgune hau ez erabiltzeko eskatzen zaizu. Erabilera berak, bai legezko oharrean bai pribatutasun politikan, jasotako legezko baldintzak onartzen direla esan nahi duela azpimarratu nahi baitugu.
Aldez aurretik jakinarazi gabe alda ditzake Unibasqek hemen agertzen diren baldintzak, osorik edo partzialki, eta baldintza orokor hauek ageri diren era berean argitaratuko du. Hori dela eta, noizean behin baldintza hauek irakurtzea gomendatzen da, aldaketen berri izateko.
2.- Komunikazio komertzialak eta publizitate edukiak
Uztailaren 11ko 34/2002 Legeari jarraikiz, berariaz baimentzen du erabiltzaileak publizitate- edo sustapen-komunikazioak bidaltzea zeinahi bitarteko elektronikoren bidez, gogoan izanik, betiere, noiznahi utz dezakeela bertan behera komunikazio komertzialak edo sustapen-jakinarazpenak jasotzeko baimena info@unibasq.eus helbidera mezu bat bidaliz horrela esanez.
3.- Jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren gaineko eskubideak
Unibasq www.unibasq.eus osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude. Zerrenda hau ez da itxia, adibide batzuk baino ez dira aurkezten. Esandako edukiak babestuta daude Espainiako eta nazioarteko jabetza intelektual eta industrialaren araudiari jarraikiz.
Zuzenbideari, moralari eta ordena publikoari jarraiki, era arduratsu eta egokian baliatu be har ditu erabiltzaileak webguneko edukiak. Unibasqek erabiltzailea baimentzen du webgune honetan dagoen informazioa ikusarazteko, baita erreprodukzio pribatuak egiteko (deskarga-jarduera sinplea eta bere sistema informatikoetan metatzekoa), betiere elementuak erabilera pertsonalera zuzentzen direnean bakarrik, edo soilik kazetari-helburuekin, betiere bi kasuetan, beraren segurtasuna errespeta dadin eta jatorrizko iturria Unibasqeko oraingo Webgunea izan dela identifika dezan, okertutako edo bere naturaren aurkako edozein motatako erabilera espresuki debekatuta geratzen da.
Era berean, espresuki aurreko paragrafoan ezarritako helburuetatik kanpo, webgunearen edukiaren erabilera, eta bere banaketa, aldaketa, hirugarrenei lagapena, baita erreprodukzioa transformazioa edo komunikazio publikoa debekatzen da, edozein baliabide eta teknologiaren bitartez. Aurreko jarduera guztietarako Unibasqen aurreko eta berariazko baimena behar izanez. Testu honen edozein aurkako jarduera jabetza industrial edo intelektualari buruzko eskubide kontuetan araudiaren urratzea ekarriz.
Hala ere, webgune honen erabilera baimentzen da, beti ere bere osotasuna errespetatzen denean eta jatorrizko iturria Unibasqekoa den webgune hau izan dela identifikatzen denean. Okertutako edo bere naturaren aurkako edozein motatako erabilera espresuki debekatuta geratzen da.
Unibasqek bere eskubideen alde dagozkion legezko ekintzak egiteko aukera gordetzen du.
4.- Erantzukizuna
a) Baldintza orokorrak
Unibasqen webgune honek eraginkortasun handienarekin funtziona dezala eta sortu deneko helburua bete dezala nahi du, baina ez da webguneak izan ditzakeen balizko akats tipografiko, formal edo numerikoen erantzule egiten. Era berean ez da bertan edukitako informazioaren doitasunaren erantzule egiten, ezta bere funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzioen edo anormaltasunenak.
Unibasqek ez du bermatzen webgunea eta zerbitzaria birusik gabe daudenik eta ez da egiten webgunerako sarbideak edo bera lortzeko ezintasunak eragindako kalteen erantzule.
Unibasqek webgune honetan agertzen diren baldintzak aldatzeko eskubidea gordetzen du, baita edukiak, informazioak, etab. ugaritzeko eskubidea, edonoiz eta aurreko abisurik gabe. Beraz, arrazoizko aldizkakotasunarekin baldintzen kontsulta aholkatzen du bertan aldaketarik gertatzen badira.
Erabiltzaileak, gehi daitezkeen legezko ohar berriak eta webgunearen erabilera baldintzak irakurri beharko ditu. Hori egin ezean, ez du erabili ezta sartu behar, Unibasqek duen erantzukizun guztiari ezetza emanez. Unibasqek webgunearen edukietarako, baita ere beretik emandako zerbitzuetarako, sarbidea eteteko eta amaitzeko eskubidea gordetzen du.
b) Loturak eta estekak
Unibasqenak diren webguneek beste batenak diren baliabide batzuetarako edo webguneetarako sarbidea erraz dezakete. Kontuan hartzen dugu intereskoak izan daitekeela edo beharrezkoak direla gure webguneen zerbitzu batzuk emateko, baina guk ez ditugu aipaturiko webguneak inola ere kontrolatzen.
Aipaturiko esteken helburua, Interneten bidez interesgarriak izan daitezkeen baliabideen bilaketa erraztea izan daiteke.
Hala ere, aipaturiko orrialdeak ez dira Unibasqenak, eta ez da egiten bere edukien berrikuspenik. Horregatik, Unibasq ezin da egin beraien erantzule, ezta, bere kasuan, emandako zerbitzuena, webgune horietan eskuragarri dauden/edo agertzen direnak, lotutako webgunearen funtzionamenduarena, webgune horiek egin dezaketen datuen tratamenduaren eta erabilerarena, ezta bere kasuan, egin dezaketen arau-hauste edo sarbidetik edo bere erabileratik ondoriozta daitezkeen minenak. Loturaren existentziak ez du esan nahi Unibasqen eta halako edukietako edo aurkitzen diren lekuetako pertsona edo entitate titularren arteko harremanik dagoenik.
Arren gomendatzen dugu dagozkien legezko oharrak eta, bereziki, bere datu pertsonalak bertan sartu baino lehen aipaturiko orrialdeen pribatutasun-politikak irakurtzea. Zalantzarik egotekotan, gomendatzen diogu aipaturiko lekuekin harremanetan jartzea zuzenean bere pribatutasun-politiken gainean informazio gehiago lortzeko.
Webgune hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri eta ulertu duela, eta bere aholkuak jarraitu dituela pentsatzen dugu. Erabiltzailea datu-babes politika honekin edo beraren bidez ematen diren aholkuekin bat ez etortzekotan, mesedez ez erabili gure web-orria.
5.- Legedi aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena
Unibasqen eta Erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. Hala ere, araudiak aldeei foru baten mendean jartzeko aukera ematen dien kasuetarako, Unibasqek eta Erabiltzaileak, egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Gasteizko Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.