Argitalpenak
Argitalpenen atal honen helburua Unibasq Behatokian jasotzen den informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa osatzea da. Hautaturiko dokumentazioa jasotzen da atal honetan: txosten monografikoak, ikerketak, artikuluak eta gisa bereko dokumentuak. Horiek guztiek unibertsitate-jarduera aztertzeko hainbat eremuri buruzko informazio erabilgarria ematea dute helburu, hala nola unibertsitate-tituluen kalitatea eta horiek neurtzeko tresnak, unibertsitate-tituluetara sartzeko orientazioa, tituludunen laneratzea edo antzeko beste gai batzuk.
Herramientas e indicadores de medición de la calidad docente en rankings: estado del arte y recomendaciones para la selección de indicadores
Endika Bengoetxea (2016)
Unibertsitateko rankinak gaurkotasuna dute, eta, aldi berean, polemikoak dira, indarrean diren rankinetan erabilitako metodologiagatik eta sortu ez ziren helburuetarako erabiltzeak dakartzan ondorioengatik. Txosten honek nazioarteko unibertsitate-rankinen joera batzuk aztertzen ditu, unibertsitateetako irakaskuntzaren kalitatea neurtzeko erabiltzen diren metodologiak eta adierazleak ardatz hartuta. Rankinen alderdi positiboak eta mugak, datuak biltzeko modua eta irakaskuntzaren kalitateari eta haren neurketari buruzko nazioarteko azken joerak jorratzen dira. Unibasq-eko Aholku Batzordeak egindako dokumentua da, Endika Bengoetxea UPV/EHUko irakaslearen eta Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikari espezialistaren zuzendaritzapean.