Euskal Unibertsitate Sistemaren Jardueraren Behatokia

 

Unibasq Behatokia – Euskal Unibertsitate Sistemaren Jardueraren Behatokiaren helburua da Euskal Unibertsitate-Sistemaren (EUSaren) jardueraren ikuspegi orokor eta zehatza ematea.

Unibasq Behatokiak, alde batetik, unibertsitate bakoitzari eta EUS osoari buruzko informazio agregatua jasotzen du. Era berean, eta modu askoz ere zehatzagoan, EUSen irakasten diren titulazio bakoitzerako garrantzitsuak diren hainbat datu eta dokumentu jasotzen ditu.

Unibasq Behatokiak herritarren eskura jartzen dituen datuen artean, plazen eskaintzari eta eskaerari, ikaskuntzaren emaitzei eta laneratzearen emaitzei buruzko adierazle kuantitatiboak aipa daitezke, besteak beste.

Dokumentazioari dagokionez, Unibasq Behatokiak herritarren esku jartzen ditu EUSeko titulazioen eta ikastetxeen kanpo-ebaluazioko txostenak. Txosten horiek Unibasqek egiten duen ebaluazio-lanaren emaitza dira.

Titulazioak eta zentroak ebaluatzeko programen ezaugarriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Unibasqen webgunearen informazio-atalak kontsulta ditzakezu edo Agentziarekin harremanetan jar zaitezke.